Emakumeek beren jardun profesionala, soziopolitikoa edo bestelakoa garatzean aurkitzen duten hesi ikusezina, zeinaren beste aldean maila handiagoko karguak ikus baititzakete, erdietsi ezin dituztenak. Kristalezko sabaiaren ondorioz, emakumeak beren ibilbide profesional, soziopolitiko edo bestelakoan aurrera egiteko urratsak egin ezinik geratzen dira, hau da, botere-maila, prestigio eta soldata handiagoko karguetara iritsi ezinda.
Kristalezko sabaiaren zimenduen artean, honako hauek daude: emakumeek ardura-postuetan jarduteko daukaten egokitasunaren inguruko aurreiritziak; emakumeek beren jardunari eskaintzeko daukaten denboraren inguruko zalantzak, bai eta jardun horrekiko atxikimenduarekikoak ere, biak ere amatasunarekin, zaintza-lanekin eta etxeko lanekin lotuak.
Zaintzarekin eta amatasunarekin lotutako jarduerek bat egin ohi dute ibilbide profesional eta soziopolitikoan sustapenerako bidea ematen duten faseekin, eta gai hori genero-ikuspegiarekin ez aztertzeak desabantaila-egoeran jartzen ditu emakumeak gizonen aurrean.